Igandeko Hitzetik Hortzeran, Tolosaldeko Ataria eta Ataria bertso saioa

Ataria 2020ko urtarrilaren 24a

Igande honetan, 15:00etatik aurrera, ETB1eko Hitzetik Hortzera saioan Tolosaldeko Atariaren inguruan ariko dira. Alde batetik, Ataria Irratiko (H)ari naizela saioa barrutik erakutsiko dute, eta bestetik, Ataria bertso saioko irudiak emango dituzte. 

Igandeko Hitzetik Hortzeran tokiko irratiek bertsolaritzari egiten dioten ekarpenari buruz mintzatuko dira. "Horretarako, Tolosaldeko Ataria komunikabideko Ataria Irratira joango gara, eta hango irratsaioa gidatzen duen Imanol Artolarekin hitz egingo dugu: bere esperientziaz eta tokiko irratien ekarpenaz", azaldu dute HH-ko kideek. "Zehazki, (H)ari naizelairratsaioa Tolosaldeko Atariaren, Harituz Tolosaldeko bertsozaleen topagunearen eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren hitzarmenaren emaitza da. Beste zenbait tokiko irrati ere aritzen dira bertsolaritza zabaltzen, antzerako esperientziei esker: besteak beste, Bilbo Hiria, Euskal Irratiak, Hala Bedi, Xorroxinedota Arraio irratia".

Imanol Artola irratiko esataria izateaz gainera, gai-jartzailea ere bada eta Tolosaldeko bertso giroa nolakoa den azaldu zuen. "Tolosaldeko Atariak urtero antolatzen du bertso saioa Tolosan; jendetsua izan ohi da, eta arrakasta horren zergatiari buruz ere galdetuko diogu".

Bertso Eguneko bertsoaldi onenak

Tolosan ospatzen den Ataria bertso saioko bertsoaldi hautaketa zabala ikusteko aukera izango da igandean. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!