Pasahitza (zaharra)

Pote Filosofikoak ekimena jarriko dute martxan

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko urtarrilaren 20a

Hilean behin Tolosaldean eta Goierrin egingo duten egitasmoa da Pote Filosofikoa. Filosofia, plazara edota herritarrengana gerturatu nahi dute. Galdera bat luzatu dute Jada ezin dugu ezer(tan) sinetsi? Lehen saioa, asteazkenean, 18:30ean hasiko da Tolosako 3 tabernan. Andoni Olariaga eta Irati Zubia izango dira gaia kokatuko duten gonbidatuak, eta ostean etorriko da solasaldia. 

Beñat Esnaola orendaindarra, Alba Garmendia ikaztegietarra eta Irura bizi den Itsaslore Yarza gallartarra dira sortzaileak, Mikel Urdangarin beasaindarrarekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!