Giro tristea

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko urtarrilaren 21a

Goizean goizetik zeruan hodeiak nagusituko zaizkigu eta hodei hauek tartean-tartean euri pixka bat ere utziko dute.

Oso gutxi botako du eta euria ez da hizpide izango, baina giro motela izango dugu. Hotz egiten jarraituko du, nahiz eta, termometroak pare bat gradu igo. Maximoak 6-8 ⁰C bitartean kokatuko dira. Botatzen duen prezipitazio urri hori goizean 700-800 metrotan izango da elurretan eta arratsaldean aldiz jada ez da elurrik izango gure mendietan.

Asteazkena (urtarrilak 22)

Giro tristearekin jarraituko dugu. Berriz ere egun osoan zerua ia erabat estalirik agertuko da eta euria ere izango dugu. Euria gehienbat egunaren amaieran, iluntze aldera izango dugu, non orduan zaparrada mardulen bat edo beste izango den. Gainontzeko orduetan, nahiz eta, tarteka euri pixka bat izan, askoz gutxiago botako du. Tenperaturak igo eta maximoak 8-10 ⁰C bitartean kokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!