Ikastaroa eskainiko du Amezketan, maila ezberdinetan, hilabete amaieran. “Imanen laguntzarekin, norberaren edo ingurukoen ongizatean” trebatzeko aukera dela dio anoetarrak. Gorputza, burua eta arimaren arteko konexioan lan egiten du berak. Pertsona orekatzeko imanak erabiltzen ditu lan-tresna moduan, eta energiekin ere lan egitera ohituta dago.
"Pentsamendu negatiboek gaixotzen gaituzte". San Sebastianek inolako zalantzarik gabe aurkeztu du honako baieztapena, eta horren aurrean, beregana jotzen dutenei, "barrura begiratzen laguntzen" diela aurreratzen du: "Haiek sendatu behar dute".
Lehen pertsonan jasandako gaixotasunak eraman zuen "bilaketa" batera: "Besteei nire esperientziatik laguntzen diet"; eta horrenbestez, lan honetan, "enpatia" oso garrantzitsua dela argi du.
Teknika ikasteko aukera
Ikastaroak eskainiko ditu Amezketan, urtarrilaren 24, 25 eta 26an eta otsailaren 8 eta 9an. Maila ezberdineko ikastaroak izango badira ere, "garrantzitsuena ondo testatzen ikastea" dela dio. Hortik aurrera, "askoz barrurago joango gara". Izena emateak: 660 447 637 edo maytedonosti72@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez egin daitezke.