Jatorriz berastegiarra zen Joxepi Ibarbia eta Tolosan bizi zen. Duela 50 urte baino gehiago, 14 urte zituela hasi zen lanean Berrobiko paper fabrikan.
2020an hego Euskal Herrian amiantoagatik hil den bigarren langilea da Ibarbia.
Joxepi Ibarbia tolosarra hil da, amiantoaren erruz. Ibarbiak Berrobiko paper fabrikan egin zuen lan 1955 eta 1963 urteen artean eta pasa den abuztuan amiantoarekin harremanetan lan egiteak gaixotasuna eragin diola ebatzi zuen Osalanek. Ondorioz, gizarte segurantzak ezintasun osoa aitortu eta pentsioa igo zion.
Jatorriz berastegiarra zen Joxepi Ibarbia eta Tolosan bizi zen. Duela 50 urte baino gehiago, 14 urte zituela hasi zen lanean Berrobiko paper fabrikan.
2020an hego Euskal Herrian amiantoagatik hil den bigarren langilea da Ibarbia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?