Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko abenduaren 20a

Goizean fronte baten eta mendebaldeko haizearen eraginez, euri zaparrada batzuk izango ditugu. Eguerditik aurrera haizeak hego-mendebaldera egin, atertzen hasiko da eta ostarte batzuk zabalduko dira.

Termometroek behera egin eta 12-14 °C bitartean joko dute goia.

Larunbata (abenduak 21)

Giro nahasiarekin jarraituko dugu. Goizaldean eta goiz erdirarte hodei asko izango dugu eta euri pixka bat ere botako du. Eguneko erdiko orduetan hego-mendebaldeko haizearekin lasaialditxo bat izango da, non ateri egongo den eta ostartetxoren bat zabalduko den. Arratsaldean ordea haizeak mendebaldera egin eta euritara joko du berriz, tarteka zaparrada mardulak botaz. Mendebal/hego-mendebaldeko haize zakarraren eraginez maximoak igo eta 19-21 °C oso epeletan kokatuko dira.

Igandea (abenduak 22)

Hego-mendebaldeko haize zakar edo oso zakarrak jarraipena izango du. Horrekin, nahiz termometroak zertxobait jeitsi, giro epelarekin jarraituko dugu, non maximoek 16-18 °C bitartean joko duten goia. Zeruan aldiz hodei asko izango da egun osoz eta tarteka tarteka zaparrada ahul batzuk botako ditu, gehienbat arratsaldean, nahiz eta, litrotan oso euri gutxi izango den.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!