Gaur, asteazkena, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko abe. 18a, 05:59

Kontzertuak, gastronomia, irakurle taldea, bisita gidatua, liburu aurkezpena eta gehiago gaurko eskualdeko agendan. 

Asteazkena, abenduak 18

 

18:00

Tolosa izarrez beteta

Foruen etorbidea eta Nafarroa etorbidearen artean, Tolosa

Naroa eta Irene Amantegiren kontzertua.

Tolosa izarrez beteta

18:30

Musika emanaldia

Kultur etxeko batzar aretoa, Alegia

Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia.

Musika emanaldia

18:30

Kontzertua

Eliza, Irura

Txistu taldeak eta Eguzki Goxo abesbatzak kontzertua eskainiko dute.

Kontzertua

19:00

XXIII. Olentzerotan Jakin-Minez

Udaletxea, Altzo

Diametro 200 eta Larrabetzuko eskola: garaiko eta bertako produktuekin hornitutako bi esperientzia. Zergatik bertako elikagaiak? Zergatik garaikoak? Garaiko eta bertako produktuen aldeko apustua egiten dute eta, egun, arrakasta handiz funtzionatzen ari diren bi proiektu ezagutuko dira. Larrabetzuko eskolako jangela eta Orona kooperatibako jatetxeko esperientziak barru-barrutik ezagutzen dituzten bi hizlari izango dira Altzon: Aner Gorostiola, Larrabetzuko eskolako kidea. Fede Pacha, Oronako jatetxeko arduraduna. Solasaldiaren ondoren gazta ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izango da.

XXIII. Olentzerotan Jakin-Minez

19:00

Galtzaundi irakurle taldea

Kultur etxea, Tolosa

Basa lana aztertuko dute, Miren Amurizarekin batera. Yure Ugartek dinamizatuta.

Galtzaundi irakurle taldea

19:00

Bisita gidatua

Anoeta

Liburutegian, 'Eskuin muturra' erakusketan bisita gidatua.

Bisita gidatua

19:00

Liburu aurkezpena: Hasiera berri bat

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Hasiera berri bat liburuaren aurkezpena. Pepe Niang eta Mikel Garciaren eskutik.

Liburu aurkezpena: Hasiera berri bat

19:00

Bisita gidatua. Eskuin muturra goraka

Liburutegia, Anoeta

Adi! Eskuin muturra goraka. Agustin Unzurrunzaga soziologoaren eskutik.

Bisita gidatua. Eskuin muturra goraka

20:30

Zine gaua

Alegiako gaztetxea, Alegia

Gartxot filma.

Zine gaua
 

10:00

19:00

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria

Topic, Tolosa

Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria
 

 

La importancia de estar erakusketa

GKo galeria, Tolosa

La importancia de estar. Luce.

La importancia de estar erakusketa
 

 

Abendu kulturala

Alkiza

Bigarren mailako errefuxiatuak, inaugurazioa. Antonio Ruiz foto-kazetariaren erakusketa.  

Abendu kulturala
 

 

Argizaiola. Erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

 

Argizaiola. Erakusketa
 

 

Adi! Eskuin muturraren gorakada erakusketa

 

Erakusketa. Gureak ere badira adingabe horiek

Plazida Otaño erakusgunea, Zizurkil

SOS Arrazakeriak-en eskutik.

Erakusketa. Gureak ere badira adingabe horiek
 

 

Erakusketa. Patchwork eta joste lanak

Aranburu jauregia, Tolosa

Karmele Mertzerian 35 urte baino gehiago daramatzate joskintzako eta mertzeriako produktuak saltzen. 2014an, ikasleen beharrak eta gogoa ikusita, tailerra irekitzea erabaki zuten. Bertan egindako lan batzuk aintzat hartuak izan dira nazioko eta nazioarteko lehiaketa batzuetan. Tailerrean patchwork-eko oihal desberdin asko dauzkate, baita joste-lan mota hau egiteko behar diren material eta produktu guztiak. Etengabe ari dira birziklatzen, teknika desberdinak eta monografikoak eskaini ahal izateko, eta erakusten dituzten lanen kalitateak horren adierazgarri dira

Erakusketa. Patchwork eta joste lanak
 

 

Adi! Eskuin muturra goraka

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

SOS Arrazakeriak-en eskutik.

Adi! Eskuin muturra goraka

10:00

19:00

Giú La Maschera erakusketa

Topic, Tolosa

4 euro helduak. 3 euro haurrak. Lanegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00. Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.

Giú La Maschera erakusketa

17:30

20:10

Olentzaroren Basoa

Tolosa

Abenduaren 16tik 23ra. Elosegi Parkea.  Aldez aurretik ordua hartu behar da. www.zumardia.eus Bisitak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango dira. Haur bakoitzarekin heldu bat etor daiteke. Bisitaren iraupena 60 minutukoa.

Olentzaroren Basoa

18:00

20:00

Euskal jantzien erakusketa

Udaletxea, pleno aretoa, Lizartza

Otsolar dantza taldeak antolatuta.

Euskal jantzien erakusketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!