2019/12/18 19:00
Diametro 200 eta Larrabetzuko eskola: garaiko eta bertako produktuekin hornitutako bi esperientzia.
Zergatik bertako elikagaiak? Zergatik garaikoak? Garaiko eta bertako produktuen aldeko apustua egiten dute eta, egun, arrakasta handiz funtzionatzen ari diren bi proiektu ezagutuko dira. Larrabetzuko eskolako jangela eta Orona kooperatibako jatetxeko esperientziak barru-barrutik ezagutzen dituzten bi hizlari izango dira Altzon:
Aner Gorostiola, Larrabetzuko eskolako kidea.
Fede Pacha, Oronako jatetxeko arduraduna.
Solasaldiaren ondoren gazta ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?