Giro lasaia eta epelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko abenduaren 10a

Hego-haizeak tenperaturen gorakada bat ekarriko du, non maximoak eguneko erdiko orduetan 12-14⁰C bitartean kokatuko diren.

Zeruan berriz, goizean hodeitza handiagoa izango da, hala ere, ateri eutsiko dio eta gainera orduek aurrera egin ahala ostarteak nagusituko dira eta egun osoz giro nahiko argia izango dugu.

Asteazkena (abenduak 11)

Giro kaxkarra bueltan. Goizean helduko den fronte batek euri zaparrada mardul xamarrak eta giro hotza utziko dizkigu. Euri gehien goiz erditik, arratsaldeko lehen orduak arte espero da, non zaparrada mardulak botako dituen. Arratsalde erdi eta iluntzean askoz gutxiago botako du. Haizeak goizean hego-mendebaldetik ipar-mendebaldera egin eta termometroak dexente jeitsiko dira. Maximoak goizean emango dira 10-12⁰C bitartean, baina ondoren hoztu egingo du. Elur-maila 1000 metroren bueltan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!