Pasahitza (zaharra)

"Asko ikasi dut Aralarri buruz, 'Garalar Maralar' bilduma idazten"

Naiara Roldan de Aranguiz 2019ko abenduaren 5a

Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak enkarguz ondu du Garalar Maralar bilduma. Lehen ipuina Goliat eta izarrak, liburu dendatan bada ere, hurrengo biek udaberrian ikusiko dute argia.

Landarlan elkartearen proposamenari baietz esan eta Jokin Mitxelenaren marrazkiek lagunduta, Aralar mendikateaz ariko dira sortzaileak hiru liburuetan, Ibaizabal argitaletxearekin.

"Asko ikasi dut Aralarri buruz, 'Garalar Maralar' bilduma idazten. Eta nirekin batera, guraso eta irakasle askok asko ikasiko dute, haurrekin irakurtzean. Adibidez, Aralarren garai batean itsasoa izan zela, arrezifea izan zela". Bizipenetatik tiraka ere idatzi du Zubizarretak: "Hanka-hutsik, Aralarko alfonbran oinez ibiltzea magikoa zen niretzat".

Haur literaturako Euskadi Saria 2019 jaso berritan eta Durangoko Azokaren atarian, une gozoaz disfrutatzen ari dela aitortu du idazleak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!