Giro lasaia izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko abenduaren 4a

Haizea aldakor bilakatuko zaigu, eguna amaitzerako iparraldetik finkatuz eta horrekin termometroek koska polita egingo dute gora, eguneko erdiko orduetan 11-13 ⁰C-tan joaz goia.

Zerua ere argiago agertuko zaigu, batez ere, arratsalde erdirarte, non ostarte politak izango diren. Eguna amaitzerako berriz ere hodeiek zerua estaliko dute, baina bestelako ondoriorik gabe.

Osteguna (abenduak 5)

Giro motela. Egun osoan ipar-haizearen eraginpean izango garenez, zerua estalirik mantenduko da egun osoan. Euri-kontu gutxi izango dugu, baina noizbehinka euri-langar pixka bat izango dugu. Tenperaturak antzeko balioetan mugituko dira eta eguneko erdiko orduetan 11-13 ⁰C bitartean joko dute goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!