Argazki galeria

Oihana Iguaran Donostiako finalean izango da

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko abe. 1a, 21:56

Amasarrak bigarren amaitu du Tolosako finalaurrekoa, Haritz Mujikak, berriz, seigarren; beraz, ez da finalean izango. Jon Maiak irabazi du saioa; ondorioz, finalean izango da zumaiarra, baita Beñat Lizaso ere. Abenduaren 14an jokatuko da finala, Donostia Arenan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da gaur Tolosako Usabal kiroldegian. 1.500 bertsozale inguru bildu dira bertan, eta guztiek ere gozatu dute saioarekin. Nahiz eta goia inork jo ez duen, ale politak utzi dituzte denek ere. Gaurkoan, finalera zuzenean sailkatu den hirugarren bertsolaria nor izan den ezagutzeaz gain, Donostiako azken saioan kantuan ariko diren zortzi bertsolarien izenak ere jakin dira.
 
Gaurko saioa irabazita, finalerako zuzeneko txartela lortu du Jon Maiak. Hauek izan dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:
 
      1. Jon Maia Soria: 494,5 puntu.
      2. Oihana Iguaran Barandiaran: 471 puntu.
      3. Beñat Lizaso Alberdi: 469.5 puntu.
      4. Jokin Uranga Isuskiza: 456.5 puntu.
      5. Iban Urdangarin Lardizabal: 444 puntu.
      6. Haritz Mujika Lasa: 432 puntu.

Bertsoaldi bakoitzari dagokionez, honela saritu dituzte bertsolari bakoitzaren lanak:

  10eko handia 8ko txikia 6ko motza Puntuka Kartzela Guztira
Jon Maia 99 88 98 101 108,5 494,5
Oihana Iguaran 85,5 95 100 93,5 97 471
Beñat Lizaso 91 95,5 93 96 94 469,5
Jokin Uranga 94,5 85 87,5 93 96,5 456,5
Iban Urdangarin 75 95 92 93,5 88,5 444
Haritz Mujika 77 91,5 98,5 83 82 432

Gaurko saioan Saroi Jauregi Aiestaranek egin ditu aurkezle lanak. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan Ane Errazkin Aranburu eta Joxemari Altuna Berridi aritu dira.

Finaleko zortzikotea, erabakita

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa iritsi da azken helmugara. Azken finalaurrekoa jokatu eta gero, erabaki da nortzuk izango diren Donostia Arenan (Ilunbe) kantatuko duten zortzi bertsolariak.
 
Zuzenean sailkatuak:
  • Agin Laburu Rezola
  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Jon Maia Soria

Puntuazioz sailkatuak:

  • Alaia Martin Etxebeste
  • Ane Labaka Mayoz
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Beñat Lizaso Alberdi
  • Nerea Elustondo Plazaola
 
  Arrasate  Oiartzun Tolosa Guztira
Beñat Gaztelumendi Arandia   506.00   506.00
Agin Laburu Rezola 501.00     501.00
Jon Maia Soria     494.50 494.50
Alaia Martin Etxebeste   493.50   493.50
Ane Labaka Mayoz   472.50   472.50
Oihana Iguaran Barandiaran     471.00 471.00
Beñat Lizaso Alberdi     469.50 469.50
Nerea Elustondo Plazaola 467.00     467.00
Asier Azpiroz Iztueta   463.00   463.00
Iñaki Apalategi Astigarraga 459.00     459.00
Jokin Uranga Isuskiza     456.50 456.50
Iñigo Mantzizidor Larrañaga   453.00   453.00
Unai Mendizabal Jauregi 452.00     452.00
Unai Gaztelumendi Arandia 447.00     447.00
Iban Urdangarin Lardizabal     444.00 444.00
Amaia Iturriotz Etxaniz   438.00   438.00
Eñaut Martikorena Lizaso 434.00     434.00
Haritz Mujika Lasa     432.00 432.00

Abenduaren 14an jokatuko da finala, 17:00etatik aurrera. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai. Finalari buruzko informazio gehiago, berriz, www.bertsozale.eus atalean daukazue eskuragarri.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!