Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko azaroaren 27a

Berriz ere zeruan erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da. Hodeitza hau trinkoagoa izango da arratsalde partean, non orduan tantaxkaren bat edo beste izango den.

Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, bizi eta arratsaldean mendebaldetik finkatuko da eta indarra galduko du. Tenperaturak koska pare bat jaitsi eta 15-17 ⁰C bitartean kokatuko dira.

Osteguna (azaroak 28)

Giroa nahastu egingo zaigu. Hodeiak nagusituko dira egun osoz eta hodei hauek euria utziko digute. Goizean eta arratsalde erdira arte ezer gutxi botako du. Zaparrada ahulak eta oso tartekatuak izango dira. Arratsalde erditik aurrera zaparradek indar gehiago hartuko dute eta maizago botako du. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak berriz ere 15-17 ⁰C bitartean kokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!