Kulturari begira

Xexili egunaren eta Larraulgo eta Lizartzako kulturaldien inguruan

Ataria 2019ko azaroaren 21a

Kulturari begira saioan, Ainhoa Elizondo Loatzo musika eskolako zuzendariarekin aritu gara Xexili egunaz. Bestetik, Xanti Esnaola billabonatarrak Zizurkilen jarri duen erakusketa izan dugu hizpide, eta amaitzeko, Larraulgo eta Lizartzako kultur egitarauak errepasatu ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!