Giro lasaiarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko azaroaren 20a

Hego-haizeak joko du berriz ere eta horrekin termometroak antzeko balioetan edo zertxobait gorago mugituko dira, eguneko erdiko orduetan 12-14 °C-tan joaz goia. Zeruan goi-hodei asko agertuko da, batez ere, bigarren zatian, baina ateri eutsiko dio.

Osteguna (azaroak 21)

Antzeko giroa. Hego-haizeak indarra hartuko du, baina hala ere, termometroak apenas mugituko diren aurreko egunekin alderatuta, maximoak 12-14 °C-tan geratuz. Zeruan goizean goiz eta arratsaldean hodei asko, baina euririk gabe. Eguneko erdiko orduetan ostarte gehiago ikusiko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!