Aspaldiko partez, ateri

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko azaroaren 19a

Aspaldiko partez giro ateri eta lasaia. Hego-haizea izango da egun osoz eta horrekin tenperaturak igo egingo dira, eguneko erdiko orduetan 12-13 gradutan joaz goia.

Zeruan ostarte batzuk izango diren arren, erdi eta goi-mailako hodeiak nagusi izango dira. Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik izango eta egun osoz giro ateria mantenduko da.

Asteazkena (azaroak 20)

Antzeko giroa izango da. Berriz ere hego-haizea nagusituko da, egunaren bigarren zatian bizi, eta horrekin tenperaturak antzeko balioetan edo goraxeago mugituko dira, eguneko erdiko orduetan 12-14 ⁰C-tan joaz goia. Zeruan berriz ere, nahiz eta, ostarte batzuki izan, erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira nagusi. Hori bai, berriz ere ateri egongo da egun osoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!