Martxan da Jan Tolosaldea Bideo Lehiaketako bozketa

Ataria 2019ko azaroaren 18a

Bukatu da Jan Tolosaldea Bideo Laburren Lehiaketan parte hartu ahal izateko epea, eta irekita dago bozkatzekoa; azaroaren 30era bitarte bozkatu ahal izango da bideorik gustukoena.

8 bideo jaso ditu JAN TOLOSALDEA Bideo Laburren Lehiaketak eta guztiak daude ikusgai ataria.eus webgunean, Bideo Lehiaketa atalean.

Behin parte hartzeko epea bukatuta, bozkatzeko unea iritsi da, azaroaren 30era bitarte egin ahal izango da. www.ataria.eus webgunetik bakarrik bozkatu ahal da. Bideo bat aukeratu daiteke eta gailu bakoitzetik behin bakarrik bozkatu daiteke. Behin bozketa amaituta, bozka gehien jaso duen taldeak publikoaren saria irabaziko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!