Behobiako muga ixteko deia

Ataria 2019ko azaroaren 12a

Tsunami Demokratikoa plataformak Barraskilo operazioa izenpean gaur 18:00etatik aurrera Behobiako muga ixten laguntzeko eskatu die herritarrei. Hainbat herritan egin dituzte hitzorduak ekimenean parte hartzeko, baita Tolosaldean ere.

Zehazki, hauxe proposatu du Tsunami Demokratikoa plataformak: A-8 autobideko Oiartzungo ordainlekutik aterata, autoak orduko 60 kilometroko abiaduran joatea Hendaiako ordainlekuraino. «Estatu espainola eta frantsesa batzen dituen errepidearen mugak» ixtea du helburu mobilizazioak. Jarraitu Berrian irakurtzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!