Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko azaroaren 12a

Giro kaxkarrarekin jarraituko dugu gaurkoan ere. Mendebal ipar mendebal haizearekin hodeitza handia izango dugu gaurkoan ere eta hodei hauek euria utziko digute. 

Euri zaparradak egun guztian zehar banatuko zaizkigu. Ez dira litro gehiegi pilatuko baina eguraldi desatsegina izango da tarteka. Tenperaturei 10-11 gradutatik pasatzea kosta egingo zaie. 

Biharkoan, giro euritsuagoa izango dugu, batez ere egunaren lehendabiziko zatian. Zaparradak ugariak izango dira. Ondoren, tartekatuagoak izango dira, eta eguna amaitzerako ateri geratuko zaigu. Tenperaturak gehienez 10-11 gradutara iritsiko dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!