Pasahitza (zaharra)

"Gure proiektuak baduela eremua erakusten du"

Ataria 2019ko azaroaren 11

Mikel Gonzalez Amasa-Villabonako Elkarrekin Podemos alderdiko ordezkariaren esanetan, "boto kopurua eta ehunekoa jeitsi dugu, beraz, ez da suziriak botatzeko modukoa".

"Gure oinarria mantentzen dugu, eta horrek adierazten du gure proiektu politikoak baduela eremu bat, nahiz eta zertxobait jeitsi. Jeitsierak ez digu poztasunik ematen, baina, behintzat gure proiektuak baduela lekua adierazten du. Gobernagarritasuna lehen zegoen lekuan dago. Zenbakiek, juxtuago, baina, orain ere ematen dute. Podemosek kopuru nahiko badu eragina izateko, eta lehen sozialistek nahi ez zutena orain nabarmenagoa da, independentisten menpekotasuna areagotu egiten baita gobernu progresista eratu nahi bada".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!