Pasahitza (zaharra)

"Emaitzak ez dira positiboak, kezkagarria da"

Ataria 2019ko azaroaren 11

Joxemari Villanueva Tolosako PSEren zinegotziak esan duenez, atzoko hauteskundeek utzitako emaitzak "ez dira oso pozik egoteko modukoak".

"Kezkatuta gaude. Emaitzak ez dira positiboak. Bozka gehiago jasotzea espero genuen, beraz aurreikuspenak ez dira bete. Egoera oso kezkagarria da, izan ere, Voxek indar handia hartu du, eta hemendik aurrera PPren politika erabat baldintzatuta egongo da. Espainiak duen konplexitate politikoaren araberako sistema izan da, baina, gaur egun sistema hori krisian dago. Euskal Herrian eta Katalunian independentista diren indar politikoak Espainiatik alde egitea ari dira plantetatzen, eta honek dakarrena da azken 40 urteetan eraikitako zubiak erortzea. alde horretatik kezkatuta nago".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!