Pasahitza (zaharra)

"Alderdi abertzaleentzat emaitzak izugarriak dira"

Ataria 2019ko azaroaren 11

Begoña Tolosa EAJko Tolosako zinegotziak atzoko emaitzekin "gustura" eta ospatzeko tartea izan zutela aipatu du.

"Emaitzak onak dira. Alderdi abertzaleentzat Tolosaldean izugarriak dira, eta gureak ere oso onak dira. Hori bai, ez dakit Espainia mailan hobe dauden, baina, esfortzu handia egin beharko dute. Beste eserleku bat lortzea oso ona da, eta baita senatari kopuruan igotzea ere. 130 urteko alderdi serio bat dago atzetik, saiatzen gara beti lehenengo lerroan egon behar duten pertsonak serioak eta baliozkoak izatea, eta nik uste dut jendeak hori ikusten duela. Ez dakit Madrilen nork luzatu behar duen eskua, ikusi behar zer eskaintzen duen, baina, gauzak ez daude batere errazak".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!