Pasahitza (zaharra)

"EH Bilduk egiteko duen bidean asmatzen ari gara"

Ataria 2019ko azaroaren 11

Nekane Zinkunegi Tolosaldeko EH Bilduren ordezkariak balantze "ona" egin du atzoko hauteskundeen emaitzak ikusita.

"Kontuan hartuta abstentzioak 5 puntu egin duela gora, gurea izan da boto kopuruan gorakada handiena izan duena, gainerako alderdi nagusiek EAJk, PSEk eta Podemosek hirurek egin baitute behera. Teorian guretzat zailagoak diren hauteskundeei eutsi diegu, eta udal hauteskundeetan herritarrek emandako babesa mantendu da. EH Bilduk egiteko duen bidean asmatzen ari garenaren seinale da hori".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!