Kulturari begira

'Xaguxarroski kondea' ikuskizunaren eta 'Xomorroak' diskoaren bueltan

Ataria 2019ko azaroaren 7a

Kulturari begira saioan, bi elkarrizketatu nagusi izan ditugu: Kattalin Ansorena, Mirri pailazoa, batetik, eta Juantxo Zeberio musikagilea, bestetik. San Martin jaiak ere hizpide izan ditugu.

Larunbatean, 17:00etan, Txirri, Mirri eta Txiribitonek Leidorren eskainiko duten Xaguxarroski kondea ikuskizunari buruz aritu gara Mirri pailazoarekin. Bestetik, Juantxo Zeberio elkarrizketatu dugu; Xomorroak izeneko diskoa aurkeztu berri du Donostiako Orfeoi Txikiarekin eta Donostiako Orfeoi Gaztearekin batera, eta horren inguruko xehetasunak kontatu dizkigu. Azkenik, eskualdean ospatuko diren San Martin jaien inguruan, agendaren errepasoa egin dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!