Arratsaldean euri zaparradak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko azaroaren 4a

Giro euritsuarekin hasiko dugu astea. Goiz partean eta eguerdira bitarte giro lasaia izango dugun hego mendebaldeko haizearekin. Ondoren, euritara joko du eta arratsalde partean nahiko sarri eta mardul botako du. 

Tenperatura maximoak 17-18 gradutan mugituko zaizkigu.

Biharkoan, berriz, giro ezegonkorra, traketsa izango dugu. Goiz partean ateri baina arratsaldean zaparradak botako ditu. Mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, eta goietako aire hotzarekin tenperaturek berriz ere behera egingo dute, 15 gradutara ezin iritsi ibiliko direlarik. 

Asteazkenean hasiko zaigu eguraldia lasaitzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!