EUSKARA ETA FEMINISMOA -Bidegurutzea elkargune-

Txingurriak

Erabiltzailearen aurpegia Irene Larraza, Tolosaldeko Asanblada Feminista 2019ko urr. 24a, 10:30

Urtetan misterio bat izan zen guretzat, zer demontre egiten zuen gure seme zaharrenak ikastolako jolas-orduetan. Gauza bat zegoen garbi, hori bai: ez zela futbolean aritzen. Behin bakarrik eraman baitzuen gelara, bere larruzko baloi txit berria. Eta, harrituta, jolasteko asmoa ote zuen galdetu genionean, baloia besapean eta irribarre sano batez ez zigun ba bota: «Lagunentzako da; ilusioa egingo die».

Gure sozializazio ereduak mugimenduzale, astotxo, transgresore eraiki ditu gizonezkoak. Emakumeak (edo ez-gizonak), berriz, sentsibilitatearekin lotutako jarduerengandik gertuago, eta hizkuntzarekiko gaitasun handiago baten jabe. Eta horrek badu eragina euskararen erabileran, noski: emakumeek gehiago egiten dute euskaraz, adin tarte, testuinguru eta lurralde guztietan, asteartean Jaime Altunak Villabonako Mintzolan emandako hitzaldian bikain azaldu zigun moduan.

Gaur egun euskararen transmisioak badu, beraz, generoa. Esanguratsua da, esate baterako, azken Euskaraldian parte hartu zutenen artean, %62 emakumeak izatea; ekimenaren prentsaurrekoetan, ordea, gizonezkoak gailendu ziren. Ama hizkuntza versus plaza gizona. Ezinbesteko lan isila versus botere ozena. Emakumeok desorekaz jabetzen hasita gaude, eta argi daukagu aldaketak ez daukala atzera bueltarik. Baina, era berean, ederra litzateke gizonezkoek gure hizkuntzaren zaintzan izan ez duten protagonismoa aldarrikatzea…

Txingurriak. Halako batean, ikastolako jolastokian txingurrien gorabeherekin liluratuta aritzen zela kontatu zigun semeak. Eta gu, harro.

Erlazionatuak

Euskara zaindu, baina nork?

Itzea Urkizu Arsuaga 2019 urr 24 Amasa-Villabona

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!