Eguraldi iragarpena

Eguraldiak nahastera egingo du

Ataria 2019ko urriaren 17a

Gaurkoan eguraldia berriz ere nahastu egingo zaigu. Goiz partean hego mendebaldeko haizea ibiliko zaigu eta nahiz eta hodei dezente ikusi zeruan, orokorrean euri gutxi botako du.

Zaparradak ez dira ugariak izango eta nahiko ateri eutsiko dio. Hala ere, eguerdi arratsaldeko lehen orduan haizeak ipar mendebaldera egingo du, fronte bat sartuko zaigu eta horrekin euritarako joera handiagoa hartuko du. Arratsalde erdian eta gau partean zaparradak ugariagoak izango dira eta tartean-tartean gainera mardul xamarrak. Tenperaturek behera egingo dute atzokoarekin alderatuz, eta gehienez 19-21 gradutan mugituko dira. 

Biharkoari dagokionez, berriro giro motelarekin jarraituko dugu. Mendebaldeko haizea ibiliko zaigu. Frontea joana izango da baina oraindik ere hodei dezente agertuko da zeruan eta euri pixka bat izango dugu. Gehienbat goiz partean eta arratsaldeko lehen partean, baina ondoren ere bustitzen jarraituko du, beraz, nahiko giro motela izango dugu eta tenperaturak ere freskatu egingo zaizkigu, maximoak 16-18 gradutan geratuko direlarik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!