Gaur, osteguna, Tolosaldean zer?

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 17a, 05:59

Ekitaldi ugarik osatzen dute gaurko eskualdeko agenda: ipuin kontalariak, mobilizazioa, San Esteban auzoko jaiak, filmak, hitzaldiak...

Osteguna, urriak 17

 

09:00

Lehiberri Management School

Lehiberri, Tolosaldea

Enpresako kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzen. Merkatal harremanetara bideratutako negoziazio teknikak. Izena emateko azken eguna: urriak 11. lehiberri@tolosaldea.eus edo 943 654 501.

Lehiberri Management School

17:00

Ipuin kontaketa musikatua

Liburutegia, Alegia

Ipuin kontaketa musikatua: Ameli.

Ipuin kontaketa musikatua

18:30

Ipuin kontaketa

Liburutegia, Anoeta

7-11 urte bitartekoentzat. Kantukantoi.

Ipuin kontaketa

19:00

Elkartasun mosaikoa

Trianguloa plaza, Tolosa

Elkartasun mosaikoa. Erreferenduma ez da delitua!

Elkartasun mosaikoa

19:00

San esteban auzoko jaiak

Tolosa

Pintxo-potea Hiru-Aldeta tabernan. Txaranga eta trikitilariekin Estebaniari ongi etorria.

San esteban auzoko jaiak

19:00

Auzoko egitasmoaren aurkezpena

Kultur etxea, Ibarra

Ibarrako Auzoko 2019-2020 ikasturte hasierako ekitaldia. Aurkezpena eta dinamikak. Amaieran luntxa egongo da.

Auzoko egitasmoaren aurkezpena

19:15

Pobreziaren aurkako jardunaldiak: Haurtzaroa

Leidor antzokia, Tolosa

Semillas de alegría filmaren proiekzioa. Tolosako zine-klubarekin elkarlanean.

Pobreziaren aurkako jardunaldiak: Haurtzaroa

19:30

Hitzaldia: Euskaraz bizi ahal gara!

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Egitasmoak jomugan du herritarrak kontzientziatzea, eta euskara hutsean bizitzeko aukera horren bueltan ahalduntzea.

Hitzaldia: Euskaraz bizi ahal gara!

19:30

Elkartasun afaria

Hika txakolindegia, Amasa-Villabona

Afrika elkarrekin bai elkartasun afaria.  Hamahiru neska amets batekin: sukaldari izatea. Prezioa: 50 euro. Sonia Tapia, Rebeca Barainka, Raquel Ibañez, Leire Etxezarreta eta Aizpea Oianeder. 19:30-20:30. Iruko taldea eta aperitiboa. 20:00. Afaria.

Elkartasun afaria

20:00

Mikologika

Casino elkartea, lehen solairua, Tolosa

Tolosako Casino elkarteko lehen solairuan, Setas entre chimpancés. Un estudio micológico en Senegal hitzaldia. Carlos Rojo de Blas baso-ingeniari eta mikologian adituaren eskutik Senegaleko mikologia exotikora gerturatzea. 

Mikologika

21:45

Pobreziaren aurkako jardunaldiak: Haurtzaroa

Leidor antzokia, Tolosa

Semillas de alegría filmaren proiekzioa. Tolosako zine-klubarekin elkarlanean.

Pobreziaren aurkako jardunaldiak: Haurtzaroa
 

10:00

20:30

Erakusketa: OMGRA-RIAQ MIUQ

Tolosa

Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).

Erakusketa:   OMGRA-RIAQ MIUQ
 

17:30

20:30

Erakusketa: SAMren mendeurrena 1919-2019

Aranburu jauregia, Tolosa

SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da. Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin.   * Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.

Erakusketa: SAMren mendeurrena 1919-2019
 

10:00

19:00

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria

Topic, Tolosa

Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.

Erakusketa: Burattiniren Mundu Miresgarria
 

 

Kollage erakusketa

Jubilatu-enea taberna, Alegia

Kurage Kolektiboa.  "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".

Kollage erakusketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!