Eskualdeko herritar bakoitzak, urtean 179 kilo elikagai botatzen ditu, hondakin moduan. Kontsumo ohiturak aldatu eta janaria neurriz eskuratzeari begira, Tolosaldea Garatzenek Egin on, On egin kanpaina aurkeztu du. Besteak beste, jatetxe eta tabernetan soberan geratzen den janaria etxera eramateko aukera izango da, ontzi biodegradagarrietan.