Eguraldi iragarpena

Eguzkia berriro bueltan da

Ataria 2019ko urriaren 3a

Eguraldi eguzkitsua bueltan izango dugu gaurkoan. Goizean hego haizeak joko du eta horrekin tenperaturek gora egingo dute atzokoarekin alderatuz.

Eguraldia dezentez epelagoa izango dugu eguerdiko erdiko orduetan, 20-22 gradutan errendituko dira tenperatura maximoak. Eguraldi atsegina izango dugu, beraz, tenperatura aldetik. Zeruan ere aitzakia gutxi izango dugu egunaren lehendabiziko zatian, apenas ikusiko dugu hodeirik, gehienez jota goi hodeiren bat edo beste ikusiko dugu. Ondoren eguerditik aurrera haizeak ipar ukitu bat hartuko du eta horrekin hodei baxuak ugaritu egingo dira baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, eta gaurkoan eguraldi eguzkitsuaz gozatzeko aukera izango da. 

Biharkoan berriz eguraldia zertxobait nahastu egingo zaigu. Frontexka batek hodeitza utziko digu eta goiz partean gainera euri pixka bat utziko digu, gutxi baina zer edo zer euri txikitan botako du. Nahikoa eguraldia aldrebesteko. Arratsaldean eguraldia lasaitzen hasiko zaigu eta eguna bukatzerako ostartetxo batzuk ere irekiko zaizkigu. Haizeak mendebaldetik joko du eta tenperaturak 20-22 gradutan mugituko zaizkigu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!