Zazpigarren greba eguna grafikagintzan

Ataria 2019ko urriaren 2a

Tolosako Trianguloa plazan elkarretaratzea egin dute eguerdian, LAB, ELA eta UGT sindikatuek deituta. Bihar ere greba eguna izango dute.

Gipuzkoako grafikagintzako hitzarmenaren "negoziaketaren blokeoa" dela eta, langileak zazpigarren greba eguna egin dute gaur. Tolosan elkartu dira LAB, ELA eta UGT sindikatuek deituta, hitzarmen duin baten alde. 

Ekaina eta uztailan hasi ziren mobilizazioekin. Orduan, bi hilabete horietan, lau greba egun egin zituzten. Joan den astean beste bi egin zituzten eta gaurkoa zazpigarrena izan da. Bihar, zortzigarrena deitu dute. 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!