Argazki galeria

Bizikletaz eman diote Mugikortasun Asteari amaiera

Ataria 2019ko irailaren 27a

Ibarra eta Tolosako ikastetxeetako haur, guraso eta irakasleak errepidera irten dira. Ibarrako plazatik abiatu ondoren, Tolosan barrena ibiliaz Zumardiaundiara iritsi dira. Bertan, merienda eta jolasak zituzten zain. 

Europako Mugikortasun Astearen harira, Tolosa eta Ibarra arteko bizikleta bira ospatuko dute gaur arratsaldean. Bi herrietako ikastetxe guztiek hartu dute parte ekimenean. Mugikortasun Astearen amaiera ekitaldian sariak ere izan dira. Ikastetxeetako ordezkariak saritu dituzte Ibarra eta Tolosako udal ordezkariek. 

Haurrak, bien bitartean, Zumardiaundian zeuden jolasetan ibili dira, Intujai antzerki taldeko kideekin, Peñascal fundazioak prestatutako merienda eskuetan zutela. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!