Bertan behera geratu da bi gazteen aurkako epaiketa

Ataria 2019ko irailaren 24a

Zizurkilgo Kaxilda gaztetxearen okupazioaren harira, usurpazio arinagatik egotzita, Aiztondoko Gazte Asanbladako bi kide adierazpenak egitera deituta zuden, gaur, Tolosako Epaitegian.

Epaiketa, ordea, bertan behera geratu da, jabeen abokatuak ertzainaren lekuko batek deklaratzea nahi zuelako eta eskaera egin gabe zutenez hau aurkeztu ez delako.

Epaiketa gauzatzekoa zen une berean, epaitegiaren kanpoaldean, dozenaka gazte bildu dira, auzipetuei babesa eta elkartasuna adierazteko. "Kapitalari kontrajarriak diren guneak defendatu" zioen pankarta zabaldu dute.

Tolosako Ezpala gaztetxearen okupazioa dela eta, Tolosako Gazte Asanbladako kide batek ere epaiketa izango du. Irailaren 3an izango zela esan zien lehenengo; gero, ordea, data atzeratzea erabaki zuen epaileak. Une honetan, datarik gabe dago epaiketa hori.

Erlazionatuak

Epaileak zer erabakiko zain

Josu Artutxa Dorronsoro 2019 ira 18 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!