Jokin Altuna, Erik Jaka eta Iñaki Artola kaiolan sartu dituzte

Ataria 2019ko ira. 24a, 20:00

Lau eta erdiko txapelketa gaur eguerdian aurkeztu dute. Tolosako Beotibar pilotalekuan gutxienez bi jaialdi jokatuko dira, urriaren 7an eta 14a. 

Erik Jaka eta Jokin Altuna A multzoan sartu dituzte. Iñaki Artola B multzoan ariko da. Txapelketa final zortzirenetan hasiko da, Irribarria eta Victorren arteko partidarekin. Hurrengo egunean jokatuko du eskualdeko lehen ordezkariak, Erik Jakak. Lizartzarrak Bakaikoa izango du aurkari Etxarri Aranatzen, urriaren 5ean. Iñaki Artolak Peio Etxeberriaren aurka jokatuko du final-zortzirenetako kanporaketa, urriaren 7an, Tolosan. Laugarren kanporaketa Elezkano II eta Lasoren artekoa izango da.

Final-laurdenetara pasatzen diren pilotarien zain Urrutikoetxea, Altuna III.a, Bengoetxea VI.a eta Ezkurdia egongo dira. Azken bi hauek B multzoan eta lehen biak A multzoan.

Hiru jardunaldiko ligaxka baten ondoren, finalerdietako partidak azaroaren 2an eta 3an jokatuko dira. A multzoko lehenak B multzoko bigarrenaren aurka eta A multzoko bigarrenak B multzoko lehenengoaren aurka. 

Hirugarren eta laugarren posturako lehia azaroaren 10ean jarri dute, eta finala, Iruñeko Nafarroa Arenan, azaroaren 17an. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!