Gaur, asteazkena, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko irailaren 25a

Gaurko eskualdeko agendan emozio kudeaketaren tailerra, irakurle taldea, hitzaldia eta erakusketak.

Asteazkena, irailak 25

 

16:00

Tailerra emozioen kudeaketaz

Inmakulada ikastetxea, Tolosa

 

Tailerra emozioen kudeaketaz

19:00

Irakurle taldea: 'Gauza baten ametsa'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa, ohiko moduan, eta Josu Zabaletak itzulitako Pier Paolo Pasoliniren Gauza baten ametsa eleberria izango dute hizpide.

Irakule taldea: 'Gauza baten ametsa'

19:30

Hitzaldia: Tolosako mendizaletasunaren lehen urratsak

Tolosako kultur etxea, Tolosa

(1908 - 1958) Ski Club Tolsano, Tolosa C.F. eta Aralarko Adiskideak elkarteetako kideak aitzindari izan ziren mendizaletasunean, eta iraupen eskia egiten. Hastapen haiek hizpide izango ditu, Patricia Ruiz de Gaunak eta Miguel Angel Bermudezek antolatutako hitzaldiak.

 

09:00

22:00

Erakusteka: Oihana Ugarteren grabatuak

3 taberna, Tolosa

Inaugurazioa irailaren 11n izango da, 20:00etan.

Erakusteka: Oihana Ugarteren grabatuak

11:00

20:00

Kultur tailerretako erakusketa

Ibarrako kultur etxea, Ibarra

Marce Tenak zuzenduriko Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa tailerreko lanan VIII. erakusketa. 5 eta 12 urte bitarteko haurren lanekin osatu dute erakusketa.

Kultur tailerretako erakusketa
 

17:30

20:30

Erakusketa: SAMren mendeurrena 1919-2019

Aranburu jauregia, Tolosa

SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da. Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin.   * Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!