Fiskaltzak 40na urteko espetxe zigorra eskatu du Aitor Agirrebarrena eta Iñigo Guridirentzat

Ataria 2019ko irailaren 23a

Espainiako Auzitegi Nazionalean gaur hasi da lizartzarraren eta billabonatarraren aurkako epaiketa. Maximo Casado espetxe funtzionarioaren aurkako atentatua burutzea leporatzen diete. 

Agirrebarrena eta Guridirekin batera, Xabier Garcia Gaztelu eta Asier Arzallus epaitu dituzte. Guztientzat 40 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak. 

Garcia Gazteluri 2000. urtean Maximo Casadoren aurkako atentatua agintzea leporatu diote, ETAko buruzagi bezala; Aitor Agirrebarrena, Iñigo Guridi eta Asier Arzallusi ETAko Ttotto komandoa osatzea eta espetxe funtzionarioaren aurkako atentatua burutzea.

Laurek deklaratzeari uko egin diote. Epaiketak hasiera batean hiru egun iraungo ditu. Gaur arratsaldean Villabona eta Lizartzatik bi furgoneta abiatuko dira epaiketara, biharko saioan epaituei babesa azaltzera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!