Lehenaz gain, artista ugari izango dira Zaraten larunbatean, 12:30ean hasiko den kontzertuan. Et Incarnatus orkestrako kideak bertan egongo dira, eta hauei, Josu Zabala (Hertzainak) eta Petti-z gain, Bicente Parrilla, Gorka Benitez, Maixa Lizarribar, Leturia, Leire Leturia eta Maite Rodriguez elkartuko zaizkie. Euskal Herriko eta mundu mailako artista hauek zuzentzen Migel Zeberio tolosarra ariko da.