Hertzainak eta Et Incarnatus, 'Aitormena'-k emandakoa

Tolosaldeko Ataria 2019ko ira. 13a, 11:59

Hertzainak taldeko Garik eta Josu Zabalak kontzertua eskaini dute, Tolosako Et Incarnatus orkestrarekin; eskualdeko beste hainbat artista ere aritu dira.

Aitormenaabestia duela hiru hamarkada sortu zuen Hertzainak taldeak. Grabaketan, taldeko kideen eta orkestrakoen artean harremanik ez zen egon: «Ez hotza eta ez ezer, zero. Eurena grabatu eta joan egin ziren, ez zuten ez gure zatia entzun, ez abestia, ez ezer. Ezta hitz bat ere». Josu Zabalak horrela gogoratzen du.

Asteazkenean, zuzenean lehen aldiz kantatu zuten orkestrarekin, Aitormena. Gari eta Josu Zabalaren, eta orkestrako kideen arteko harremana, entzuleekikoa bezala, hunkigarria izan zen. Bi orduko emanaldia abesti baten inguruan mugitu zen, eta, kontzertua amaitu ondoren, azken kanta gehigarria, nola ez, berriro ere Aitormena izan zen. Kasu horretan, beste artistak ere ondoan izan zituzten.

Eskualdeko ordezkaritza zabala izan zen Hondarribian, Hertzainaken lehen berragerpenean: Et Incarnatus orkestra tolosarra, Lain taldeko Leire Berasaluze eta Kristina Aranzabe billabonatarrak, Xabier Berasaluze Leturia billabonatarra, Maixa Lizarribar altzotarra eta Glaukoma taldeko Juantxo Arakama tolosarra.

Orkestrako kideak

Miren Zeberio, kontzertinoa; Amaiur Cajaraville, baxua; Gorka Benitez, sax flauta; Juantxo Zeberio, pianoa; Karlos Aranzegi, bateria; Jurdana Otxoa, Txabeli Iglesias, Amaia Gutierrez, Mikel Urdangarin, Maddi Arana, Tomas Ruti eta Nika Mitchiashvili, biolinak; Iker Gimenez eta Imanol Martinez, biolak; Alejandro Martínez eta Iratxe Paredes, txeloak; eta Migel Zeberio, zuzendaria. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!