Ait Chaou, bigarren, Axari Trail proban

Imanol Garcia Landa 2019ko irailaren 10a

Argazkiak: Andrea Aranburu/Goierriko Hitza

Iñaki Olano altzotarrak bosgarren egin du Idiazabalgo proban eta Goierriko Trail Kopa irabazi du.

Axari Trail mendi lasterketa izan da jokoan Idiazabalen, eta gizonezkoen proban bigarren postua lortu zuen Hassan Ait Chaou billabonatarrak, Aritz Egea irabazlearengandik 6 minutu eta 26 segundora. Iñaki Olano altzotarrak bosgarren postua lortu zuen, 8 minutu eta 20 segundora. Hori horrela, Olanok Goierriko Trail Kopa irabazi du, guztira 242 puntu lortuz; bigarren egin duen Sergio Serranok 184 puntu eskuratu ditu.

Emakumezkoetan Oihana Zubillaga anoetarrak laugarren postua lortu zuen, Laida Garai irabazlearengandik 18 minutu eta 7 segundora. Bestalde, Irene Iturria tolosarra lehenengo postuan helmugaratu zen kadete mailan Axari Trail Txiki proban.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!