Giro triste eta freskoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko irailaren 5a

Ipar haizea nagusituko zaigu gaurkoan eta fronte ahul batek lainotza handia eta euri pixka bat ere utziko digu.

Orokorrean euri gutxi botako du; zaparradak ahulak izango dira baina egun guztian zehar botako duenez, giro motela izango da eta ipar haizea ibiliko zaigunez tenperaturak ere freskotik mantenduko zaizkigu udazken balioko parametroetan. Gehienez jota, egunaren erdiko orduetan 16-18 gradu harrapatuko dituzte.

Bihar, altxatzeko joera hartuko du. Goizaldean hodeitza dezentekoa izango dugu; goizean goiz eta egunsentian euri langar pixka bat botako du, baina goiz erdirako erabat atertuko du eta eguerditik aurrera ostarteak irekitzen joango dira. Arratsalde partean, behintzat, giro argiagoa izango dugu. Ipar haizea ibiliko da baina tenperaturak zertxobait goraxeago kokatuko zaizkigu, eguzki ordu gehixeago izango ditugunez. Termometroa, goitik, 17-19 graduetan errendituko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!