Amaitu da Antiguako pilota txapelketaren 71. edizioa. Goizean jokatu dira hiru finalak, eta erabaki dira aurtengo txapeldun berriak. Miren Larrarte bidaniarrak 18-8 irabazi dio Leire Garairi; Aitor Zabala adunarrak eta Gaskuek 18an utzi dituzte De la Fuente eta Ganboa; eta azkenik, Ioritz Egiguren tolosarrak eta Mairezkurrena I.ak galdu egin dute 22-10 Salaberria eta Alduntzinen aurka.