Beasaingo bortxaketagatik atxilotutako gizonari Anoeta eta Tolosako kasuak egotzi dizkiote

Ataria 2019ko uztailaren 24a

Andoainen eta Lasarte-Orian izandakoekin ere lotu dute. Guztira, bost kasu izan daitezke.

Espetxean da uztailaren 13an Beasainen emakume bat bortxatzea egotzitako gizonezkoa, aurretik egindako beste lau erasoren egilea ere izatea egotzita. Beasaingo erasoa argitzeko ikerketan aurrera egin ahala, susmagarritzat zuten gizona argitu gabeko beste hainbat sexu erasorekin lotuta egon zitekeela erakusten zuten zantzuak aurkitu dituzte. Froga genetikoak dira horiek, eta erabakigarriak izan direla adierazi dute. Bost sexu eraso leporatuta eraman zuten herenegun Tolosako epaitegira, Beasaingoa, eta beste lau. 2012tik aurrera jazotako erasoak dira, Gipuzkoan egindakoak denak: Anoetan, Tolosan, Lasarte-Orian eta Andoainen. Epailearen aurrean ez zuen deklaraziorik egin nahi izan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!