Giro motelarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko uztailaren 18a

Gaurko eta biharko eguraldi iragarpena.

Gaur, uztailak 18

Giro motelarekin jarraituko dugu. Beste egun batez ipar-haizea nagusituko da eta horrekin hodei-tapakia handia izango da. Goizaldean gainera hodei hauek euri-langar pixka bat utziko digute. Eguerditik aurrera erabat ateri geratuko da eta eguna amaitzerako zerua zertxobait saretu eta ostarte batzuk ikusiko ditugu. Termometroek koskatxo bat behera egingo dute, 22-24 ºC-tan joaz goia.

Bihar, uztailak 19

Giro lasaia. Ipar-ekialdeko haizeari esker zerua argiago agertuko zaigu aurreko egunekin alderatuta. Goizean oraindik hodeigune dezente agertuko dira, baina eguerditik aurrera zeruan hodei gutxi ikusiko dugu eta urdina izango da nagusi. Termometroek zertxobait gora egingo dute eta neurriko beroa izango dugu, maximoak 23-25 ºC bitartean errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!