Giro lasaia baina hodeitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko uztailaren 16a

Gaurko eta biharko eguraldi iragarpenak.

Gaurko iragarpena

Giro lasai baina hodeitsua. Egun osoz ipar-haizea ibiliko denez, hodei ugari pilatuko zaizkigu zeruan eta eguzkiare traba dexentekoa egingo diote. Hala ere, ez da euririk espero eta giroa lasaia izango da. Termometroak balio atseginetan kokatuko dira, bero handirik gabe eta maximoak 23-25 ºC bitartean errendituko zaizkigu.

Biharko iragarpena

Giro motela. Ipar-haizearen eraginez behe-hodeiek zerua estaliko dute eta giro ilun eta tristea nagusituko da. Hodei hauek tarteka euri langar pixka bat utziko dute, nahiz eta, oso gutxi izango den eta egunaren gehienean ateri eutsiko dion. Termometroek koskatxo bat behera egingo dute, eguneko erdiko orduetan 22-24 ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!