Erika Amundarain bigarren Debako Itxasmilan

Ataria 2019ko uztailaren 8a

Eskualdeko lau igerilarik parte hartu zuten igandean Debako XII. Itxasmilan, 1.900 metrotako zeharkaldian. Erika Amundarain billabonatarrak lortu zuen emaitzarik onena.

Deba Itziar Xtreme Kirol Taldeak antolatzen duen Debako Itxasmila igandean jokatu zen. Erika Amundarainek bigarren egin zuen, 25.03ko denborarekin. Andrea De La Hera izan zen lehen emakumea. Barakaldoko igerilariak handia egin zuen, sailkapen orokorrean hirugarrena izan baitzen. De La Heraren denbora 21.42koa izan zen, zeharkaldia irabazi zuen Haigor Arangurenek baino minutu eta 24 segundo gehiagorekin. Ioseba Mateos ibartarra 11. geratu zen gizonezkoetan, 23.56ko denborarekin. Asier Goenaga tolosarrak 16. egin zuen, 24.57ko markarekin. Tolosaldeko azken ordezkaria Julen Mintegia tolosarra izan zen, sailkapen orokorrean 104. postuan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!