Altuna III.a eta Artolaren arteko finala izango da

Ataria 2019ko ekainaren 29a

Lau eta erdiko San Fermin Txapelketako finala uztailaren 7an izango da, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Eskualdeko bi ordezkari izango dira txapelaren lehian.

Iñaki Artolak Bakaikoaren arteko partida irabazi du gaur arratsaldean, Barañainen, 22-9. Atzo, Jokin Altunak gauza bera egin zuen Sopelan, Ezkurdiari 22-19 irabazita. Ondorioz, uztailaren 7an jokatuko den finalean eskualdeko bi ordezkari egongo dira.

Artolak partida handia jokatu du Barañainen Bakaikoaren aurka. Borroka hasieran egon da, 0-1; 5-1; 5-3; 6-8; 13-9; 22-9. Ondoren, airez asmatzen hasi da alegiarra, eta ikusgarria izan da Artolaren jokoa. Amaieran, guztira, 16 tanto egin ditu Iñaki Artolak. Sakez, beste bi lortu ditu alegiarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!