Hauspo artean

Hiru disko berri

Erabiltzailearen aurpegia Ander Malbadi eta Eneritz Aulestia 2019ko ekainaren 28a

Azken hilabetean hiru disko berri heldu zaizkigu trikitizaleon eskuetara.

Jon Ostolaza eta Alejandro Irizarrek dultzaina/soinu txikia konbinaketa aurkeztu digute 'Osto eta Ale' diskoan, beraien bideak nola elkartu diren ere azaldu digute. 
 

Arrasateko Trikitixa Eskolak 'Loratu da hazia' diskoa grabatu du. 170 ikaslek parte hartu dute eta bertakl ikasle eta irakasle den Irati Gutierrezekin hitz egin dugu.
 

Elustondo anai-arrebek 'Bizirik dauden eskuak' izena jarri diote 16 pieza biltzen dituen lanari. Trikitilari legazpiarrek bigarren lana dute. Biak etorri zaizkigu gure estudioetara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!