Bikote finalisten ezaugarriak

Ataria 2019ko eka. 27a, 11:21

Finaleko 28 pilotariak:

LANZETA-IRAOLA (ADUNA) Benjaminak B. Asko jokatzen dute bi pilotariek eta finalerako bidea erraz egin dute. Finalerdietako norgehiagokan, partida erdia posizio bakoitzean jokatu zuten. Maila honetako faboritoak direla esan daiteke txapela janzteko.

RUIZ-EIZAGIRRE (LARRAUL) Benjaminak A. Eizagirre ezkerra da, eta maila horretan abantaila ematen dio ezker hormara arrimatzen diren pilotetan. Bestalde, Ruizek ondo lagundu dio finalera iristeko ibilbidean.

GONZALEZ-PLAZA (VILLABONA) Benjaminak A. Gonzalez oso pilotaria da, ez duena etsitzen eta dena ondo egiten duena. Zufiriarekin jokatu du finalerdiak arte. Lesio batengatik Plazak ordezkatu zuen finalaurrekoan eta txartela lortu dute finalerako.

OTAEGI-MAYOZ (VILLABONA-ASTEASU) Benjaminak A. Bi pilotari sendo, gorputzez nagusiago direnak beste bikotea baino. Bere indarra baliatuko dute ziur asko finalean agindu, eta bereganatzeko. Beraiek dira txapela janzteko faboritoak.

JUANENA-BEOBIDE (ASTEASU) Alebinak, gomazko paletaz. Bikote konpentsatua osatzen dute. Beobide nabarmentzen da zerbait gehiago jokoan, eta berak eraman du txapelketan zehar pisu nagusia.

SARASOLA-NAVARRO (ADUNA) Alebinak, gomazko paletaz. Aurkarien antzera, txapelketa txukuna egin duen bikotea. Jokoan ondo moldatzen dira. Finalerako ez dago faborito garbirik.

INSAUSTI-LOPETEGI (TOLOSA) Alebinak, eskuz. Oso langileak dira bi pilotariak, oso bizkorrak, eta ez dute pilotarik galdutzat ematen partidak irauten duen bitartean. Txapelketan zehar erakutsi dute irabazi egin behar zaien bikotea dela.

MURUA-ELOLA (ADUNA) Alebinak, eskuz. Finala irabazteko faboritoak dira. Pilotari luzeak dira, eta indartsu ematen diotenak, bikote sendoa osatuz. Aurkari izango duten bikoteak egin moduan, ligaxkako partida guztiak irabazi zituzten.

ARRETXE-TEJERIA (VILLABONA-ADUNA) Infantilak, gomazko paletaz. Hauek ere bikote konpentsatua osatzen dute. Arretxek kolpea du, eta Tejeria oso seguru aritzen da atzean.

OTEGI-ARANBURU (ASTEASU) Infantilak, gomazko paletaz. Bere mailan gehien jokatzen duen pilotaria da Aranburu, eta abantaila horrek finala irabazteko faborito bihurtzen ditu.

GOROSTIDI-MUJIKA (AMEZKETA) Infantilak, eskuz. Finalerdietan Zazpi Iturriko beste bikote bati irabazi zioten, eta erakutsi dute aurkari zailak izango direla finalean. Gorostidi pilotari txukuna da, eta Mujika, atzelari ezkerra, pilotari indarrez ematen diona.

TEJERIA-TOLOSA (TOLOSA) Infantilak, eskuz. Tejeria finalerdietan sartu zen txapelketan, ligaxka jokatu zuen Aranzadi ordezkatuz. Huts gutxi egiten dituzten pilotariak dira, eta finalean ahalmen horri eutsi beharko diote aurkarien joari aurre egiteko.

AGIRRE-MURUA (ALEGIA-ALTZO) Kadete-jubenilak, paletaz. Bikote oso sendoa da, ligaxkan partida guztiak irabazitakoa. Horrek erakusten du txapela janzteko faborito direla.

ITURRIOZ-ARANBURU (LEABURU-TXARAMA, ASTEASU) Kadete-jubenilak, paletaz. Biak oso ondo moldatzen dira palan. Eskarmentua dute, iaz ere finalistak izan baitziren. Orduan, baina, aurkari izan ziren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!