Gaur dute lehen greba eguna grafikagintzako langileek

Ataria 2019ko ekainaren 26a

Grafikagintza sektoreko langileek gaur dute lehen greba eguna eta hirugarren eguna dute papergintzako langileek; bihar manifestazioa egingo dute 12:00etan, Tolosako Trianguloa plazatik abiatuta.

Grafikagintzan lehen greba eguna eta papergintzan hirugarren eguna dute. Papergintza sektoreko %90a ari da greba egiten, produkzioa erabat geratuz eta grafikagintzan %80ko jarraipena izan du.

Bi sektore hauetako langileek argi adierazi dute ez dutela onartzen Adegiren jarrera immobilista. LAB sindikatuak salatu duenez, "Adegik ez du du negoziatzeko borondaterik, hitzarmenak edukiz betetzeko asmorik ere ez eta, gainera, jarrera agintzaile eta erasokorrarekin jarraitzen du". Helburu horrekin, bi sektoretako langileak Adegiren aurrean elkarretaratu dira gaur. 

Bihar, ekainak 27, bi sektoreek beste greba egun bat izango dute. Horren aurrean, manifestazioa egingo dute Tolosako Trianguloa plazatik, 12:00etan hasita. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!