Papergintzako langileak kalera atera dira protesta egitera

Ataria 2019ko ekainaren 20a

Langile asko batu dira eguerdian manifestazioan, lan hitzarmen duin baten aldeko aldarria Tolosako kaleetan zabaltzeko

Papergintza hitzarmen berri baten alde borrokan ari dira papergintzako langileak eta indarra erakutsi dute gaur Tolosako kaleetan, bigarren greba egunean.ELA, LAB eta CCOO sindikatuek egin dute deialdia eta eskualdeko Aralar, Munksjö eta Oriako langileak elkartu dira bertan.

Bere horretan jarraitzen du greba  egutegiak, LAB eta ELA sindikatuek ADEGIren jarrera salatu dute, «sektorea grebara behartu» dutela azpimarratuz. Patronalaren jarrera egunotan aldatu ezean, datorren astean, ekainaren 26 eta 27an eta uztailean, irailean eta urrian beste launa egunetan egingo dute greba.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!